XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, Parsons eta Baden (1945), Bakan (1966) eta Koestler (1967) egileek proposatutako eredu bikoitzetik abiatuta definitzen dira rol sexualak.

Bem-ek 1974.ean aurkeztu zuen androginia kontzeptuaren arabera, subjektu bera maskulinoa eta femeninoa izan liteke, edota aldi berean instrumentala eta adierazkorra, agentic eta komunala, baina beti ere modalitate hauek egoera jakinetara nola egokitzen diren arakatuz.

Egokiera hauek nola taxutzen eta burutzen diren azaltzea, adierazgarria gerta baitaiteke oso (Bem 976).

Maskulinitatearen eta feminitatearen eredu klasikoari kontrajarriz zeinak osasun mentala neurtzen zuen gizonezkoei maskulinoa eta emakumezkoei ahalik eta femeninoena izatea aginduz, genero-rolaren orientabide berriak ordea, karakteristika biak (maskulinitatea eta feminitatea) beharrezkotzat jotzen ditu pertsonaren psikologi moldaera egokirako.

Horrenbestez, ezaugarri maskulino eta femeninoen arteko harmoniak jokamolde aldetik zabaltasun handiagoa sortuko luke pertsonarengan, eta, inguru adaptazioari dagokionez, egokiera hobea.

IDENTITATE SEXUALA ETA GENERO-IDENTITATEAREN DEFINIZIOAK

Sexu kontzeptuaz ari garenean, bereizgarri genetikoez mintzo gara, hau da, XX edo XY kromosomez.

Karakteristika hauen banatzearen arabera sortzen da pertsona, emakumearen edo gizonaren itxura fisikoa eraman dezakeen pertsona.

Honi dagokion baliokide soziala generoa da, eta berau, dauden bi kategoria sexualetan (gizona eta emakumea) oinarrituriko egituraz arduratzen da.

Bi kategoria sexualen arabera erabakitzen eta banatzen dira, bada, hainbat karakteristika: ezagumenezkoak, emoziozkoak eta jokabide desberdinetakoak.

Honela, sexuak emakume eta gizon-dimentsioak biltzen ditu; eta generoa, maskulinitate eta feminitate-dimentsioen arabera definitzen da.

Printzipioz, eta kasu gehienek hala erakusten dutenez, sexua da pertsonaren karakteristika dikotomikoa, hau da, gizona izan daiteke ala emakumea.

Aitzitik, egungo ezagutza-mailaren egoera isladatzen duena, generoa da, alegia, maskulinitate eta feminitate-dimentsiotan oinarritutako karakteristikatzat hartzen da, honela subjektua batu dakiokeelarik hauetako bati, biei edo ez batari ez besteari.

Gure aburuz, identitate sexuala hauxe litzateke: nork bere irudiari kasu eginez pertsonak osotzen duen judizioa.

Era berean, bere aldetik, judizioa bereizgarri biologikoetan errotzen da.

Aitzitik, generoaren identitatea autosailkapenez burutzen den judizioa litzateke, hots, gizon eta emakumea izatea, beti ere historian zehar kategoria hauek ulertuak izan diren bezala.